Trabajo informatica


Oinarrizko Informatika Ariketak


Izena:   Dinosaurio Jamon   

Taldea:
                                                            



SARRERA (4 minutu)


1.-  Zer esanahi du informatika hitzak?

Informatika hitza INFOR (informazioa) eta MATIKA (automatikoa) hitzetatik dator, honen arabera informazioa automatiko eta arrazoizko eran tratatzen duen zientzia dela esan daiteke. Ordenagailuekin zerikusia duen guztia ikertu eta irakasteaz arduratzen den zientzia da.


2.-  Zer da ordenagailua?

Informazio kopuru handia modu azkar eta eraginkorrean gordetzeko eta prozesatzeko gai den makina elektronikoa da.
Erabiltzaileak helarazten dizkion instrukzioak exekutatzeaz edo prozesatzeaz arduratzen da.



INFORMATIKAREN HISTORIOA (4 minutu)


3.-  Zer da abakoa?

Gizakiak kalkuluak egiteko erabili zuen lehenengo makina.


4.-  Zein da ordenagailuaren burmuina?

Ordenagailuaren burmuina mikroprozesadorea dela esan dezakegu, bera baita eragiketak egiten dituena eta agindu guztiak kontrolatzen dituena.


5.-  Zer esanahi du multimedia hitzak?

Adierazteko, komunikatzeko edota aurkezteko adierazbide asko edota ezberdinak erabiltzen dituen sistema edo objektua dela esan daiteke.


6.-  Zer da Internet?

Elkarloturik dauden sare komunikatiboen multzoa dela esan daiteke. Hau osatzen duten sareak eremu zabalekoak dira, mundialak hain zuzen ere. Beste ordenagailu batzuetan gordeta dagoen informazioa lortzeko aukera dugu eta beste pertsona batzuekin informazioa trukatzeko aukera ere eskaintzen digu.



HARDWAREA ETA SOFTWAREA (minutu 1)


7.-  Zer da hardwarea?

Hardwarea ordenagailuen zati fisikoek osatzen dute. Informazioa fisikoki biltegiratzeko eta kudeatzeko gailuak dira zati hauek, ikusi eta ukitu daitezken gailuak.


8.-  Zer da softwarea?

Softwarea ezinbestekoa da ordenagailuaren zati fisikoen funtzionamendua bermatzeko. Softwarea ezin da ez ikusi ez ukitu, ikuspuntu logiko eta abstraktu batean soilik uler daiteke. Sistema eragileak, aplikazio informatikoak eta datuak biltzen ditu. Ordenagailuaren funtzionamendua zuzentzen duen programa da



SARRERAKO GAILUAK (6 minutu)


9.-  Zertarako dira sarrerako gailuak? Aipatu 4.

Informazioa sartzeko balio dutenak dira:
·        Sagua
·        Teklatua
·        Eskanerra
·        Mikrofonoa



IRTEERAKO GAILUAK (6 minutu)


10.-     Zertarako dira irteerako  gailuak? Aipatu 4.

Informazioa ateratzeko balio dutenak dira.
·        Pantaila
·        Inprimagailua
·        Bozgorailuak
·        Ploterra


11.-     Zer da pixel-a? 15”-ko monitoreetan zein da egokiena den bereizmena?

Irudi digital baten koloretako unitate homogeneo txikiena da. Monitore baten pantaila osatzen duten puntu txikiak dira pixel-ak. Pixek hauek oinarrizko koloreen (gorria, berdea eta urdina) bidez aktiba daitezke, hauen bidez beste edozein kolore irudikatzea posible da. Pixel-ak lupa erabiliz soilik ikus daitezke.

15”-ko monitoreetan 800x600 eta 1024x768 dira bereizmen egokienak.


12.-     Zein da gehien erabiltzen den pantailaren neurria?

Neurri erabilienak 14”, 15”, 17”, 19” eta 21”-koak dira.


13.-     Aipatu 2 inprimagailu-mota.

·        Laser bidezko inprimagailuak
·        Tinta bidezko inprimagailuak



SARRERA-IRTEERAKO GAILUAK (3 minutu)


14.-     Zer dira sarrera-irteerako gailuak? Aipatu 2.

Informazioa sartzeko zein ateratzeko balio dutenak dira:
·        Ukipen pantaila
·        Modema


15.-     Zer da modemaren ezaugarririk garrantzitsuena eta zein da neurtzeko erabiltzen den unitatea?

Modem-ari esker telefonoek erabiltzen dituzten linea berberak berdinak erabiliz ordenagailuek informazioa truka dezakete haien artean.

Modem-aren ezaugarririk garrantzitsuena abiadura da eta hau neurtzeko bps erabiltzen da.



BILTEGIRAGAILUAK (9 minutu)


16.-     Zer dira biltegiragailuak? Aipatu 3.

Informazioa gordetzeko erabiltzen dira.
·        Disko gogorra
·        Disketea
·        CD-ROMa.

17.-     Zelan gordetzen da informazioa disko gogorrean?

Informazioa gordetzeko plateren azalean hainbat pista daude zentrokideak direnak. Pista hauetan gordetzen da informazioa.


18. Zenbat balore eduki ditzake bit batek?

Bit batek bi balore eduki ditzake, 0 eta 1.


19.-     Zer da byte-a? Zer irudikatzen du?

Byte bat 8 BITez osatutako multzoa da. Letra, zenbaki eta sinboloak irudikatzen ditu.


20.-     Diskete batean zenbat MB sar ditzakegu?

Diskete batean 1,44 MB sar ditzakegu


21.-     Zelan gordetzen da informazioa CD-ROMean?

CD-ROMean informazioa pitzadura-multzoak osatuz egiten da. Laser-igorgailu batek izpi bat bidaltzen du diskoaren azalaren kontra. Izpi hau era batean isladatzen da pitzadura dagoenean eta beste era batean pitzadurarik ez dagoenean. Pitzadura dagoenean 0a daukagu eta ez dagoenean 1a.


22.-     Imajina ezazu 500 diskete dauzkazula infomazioaz beteta. 500 disketeko informazio osoa gorde liteke CD-ROM bakarrean? Zergatik?

Ez. Diskete bakoitzean 1,44 MB sartzen badira, 500 disketetan guztira 720 MB izango ditugu eta CD-ROM batean 650 MB baino ez dira sartzen.



BESTELAKO GAILUAK (16 minutu)


23.-     Zer da unitate zentrala?

Unitate zentrala informazio prozesatzen den lekua da. Aipatutako informazioa sarrerako gailuetatik iristen zaio unitate zentralari, beronek emaitzak sortu eta bidaltzeko irteerako gailuetara.


24.-     Zertarako da elikatze-iturria?

Elikatze-iturria ordenagailua korronte elektrikoarekin konektatzeko erabiltzen den osagaia da. Horrela, ordenagailuari heltzen zaizkion 220V tentsio txikiago bihurtzen dira ( 12 V, 5 V, 2 V, etab), horiek baitira unitate zentraleko osagaiek behar dituzten tentsioak.


25.-     Zer da oinarrizko plaka?

Oinarrizko plaka unitate zentralaren barruan aurki daitekeen osagairik handiena da. Bere bete beharra gainerako osagaiak konektatu eta lotzea da haien informazioa trukatu ahal izateko.


26.-     Zer da prozesadorea?

Prozesadorea ordenagailuaren benetako burmuina da. Berak egin eta kontrolatzen ditu ordenagailuan egiten diren eragiketa guztiak.


27.-     Zein izan zen lehenengo prozesadorea eta zein bere abiadura?. Zein da gaur egungo prozesadoreen abiadura?

Lehengo prozesadorea Intel enpresak egin zuen 1978. urtean. Bere abiadura 4,77-12 MHz (MegaHertzio) bitartekoa zen.

Gaur egungo prozesadoreen abiadura 3.0 GHzkoa da.


28.-     Zer da RAM memoria?

Programa bat abiatzen dugunean programa hori RAM memorian kopiatzen da programa horrek erabiltzen dituen datuekin batera. Programak eta datuak RAM memoriatik irakurtzen ditu prozesagailuak. RAM memoria hegazkorra da, hau da, ordenagailua itzaltzen dugunean memorian dagoena ezabatu egiten da.


29.-     Zer da txartel grafikoa?

Txartel grafikoak ordenagailuan irudiak ikusteko beharrezkoak diren eragiketak egiten laguntzen dio prozesadoreari.


30.-     Zer da soinu-txartela?

Soinu txartela ordenagailuan soinua sortzeko beharrezkoak diren eragiketak egiten laguntzen dio prozesadoreari.



ORDENAGAILU TIPIKOA (minutu 1)


31.-     Zein da gaur egungo ordenagailu arrunt baten konfigurazio tipikoa? Edo, beste era batera esanda, ordenagailua erostekotan zer eskatuko zenioke ordenagailu-saltzaileari?

·        Teklatua, sagua, bozgorailuak eta mikrofonoa.
·        17”-tako TFT pantalla.
·        Tinta-txorrozko inprimagailua.
·        Modem-a ADSL linea erabiltzeko.
·        Diskete-unitatea.
·        CD/DVD grabagailua.
·        160 GB-ko disko gogorra.
·        Intel pentium D (3,0 GHz) edo Core 2 Duo (2,0 GHz) edo AMD Athlon 64 X2 (2,0 GHz) prozesadorea.
·        1 GB-eko RAM memoria.
·        256 MB-ko txartel grafikoa.
·        Soinu-txartela.
·        Microsoft Windows XP, Microsoft Windows Vista edo GNU/Linux sistema eragilea.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

0 comentarios:

Publicar un comentario