Oinarrizko Informatika Ariketak
Izena: Dinosaurio
Jamon
Taldea:
SARRERA (4 minutu)
1.- Zer esanahi du informatika hitzak?
Informatika
hitza INFOR (informazioa) eta MATIKA (automatikoa) hitzetatik dator, honen
arabera informazioa automatiko eta arrazoizko eran tratatzen duen zientzia dela
esan daiteke. Ordenagailuekin zerikusia duen guztia ikertu eta irakasteaz
arduratzen den zientzia da.
2.- Zer da ordenagailua?
Informazio
kopuru handia modu azkar eta eraginkorrean gordetzeko eta prozesatzeko gai den
makina elektronikoa da.
Erabiltzaileak
helarazten dizkion instrukzioak exekutatzeaz edo prozesatzeaz arduratzen da.
INFORMATIKAREN HISTORIOA (4 minutu)
3.- Zer da abakoa?
Gizakiak
kalkuluak egiteko erabili zuen lehenengo makina.
4.- Zein da ordenagailuaren burmuina?
Ordenagailuaren
burmuina mikroprozesadorea dela esan dezakegu, bera baita eragiketak egiten
dituena eta agindu guztiak kontrolatzen dituena.
5.- Zer esanahi du multimedia hitzak?
Adierazteko,
komunikatzeko edota aurkezteko adierazbide asko edota ezberdinak erabiltzen
dituen sistema edo objektua dela esan daiteke.
6.- Zer da Internet?
Elkarloturik
dauden sare komunikatiboen multzoa dela esan daiteke. Hau osatzen duten sareak
eremu zabalekoak dira, mundialak hain zuzen ere. Beste ordenagailu batzuetan
gordeta dagoen informazioa lortzeko aukera dugu eta beste pertsona batzuekin
informazioa trukatzeko aukera ere eskaintzen digu.
HARDWAREA ETA SOFTWAREA (minutu 1)
7.- Zer da hardwarea?
Hardwarea ordenagailuen
zati fisikoek osatzen dute. Informazioa fisikoki biltegiratzeko eta kudeatzeko
gailuak dira zati hauek, ikusi eta ukitu daitezken gailuak.
8.- Zer da softwarea?
Softwarea ezinbestekoa
da ordenagailuaren zati fisikoen funtzionamendua bermatzeko. Softwarea ezin da
ez ikusi ez ukitu, ikuspuntu logiko eta abstraktu batean soilik uler daiteke.
Sistema eragileak, aplikazio informatikoak eta datuak biltzen ditu.
Ordenagailuaren funtzionamendua zuzentzen duen programa da
SARRERAKO GAILUAK (6 minutu)
9.- Zertarako dira sarrerako gailuak? Aipatu 4.
Informazioa
sartzeko balio dutenak dira:
·
Sagua
·
Teklatua
·
Eskanerra
·
Mikrofonoa
IRTEERAKO
GAILUAK (6 minutu)
10.- Zertarako dira irteerako
gailuak? Aipatu 4.
Informazioa ateratzeko balio dutenak dira.
·
Pantaila
·
Inprimagailua
·
Bozgorailuak
·
Ploterra
11.- Zer da pixel-a?
15”-ko monitoreetan zein da egokiena den bereizmena?
Irudi digital
baten koloretako unitate homogeneo txikiena da. Monitore baten pantaila osatzen
duten puntu txikiak dira pixel-ak. Pixek hauek oinarrizko koloreen (gorria,
berdea eta urdina) bidez aktiba daitezke, hauen bidez beste edozein kolore
irudikatzea posible da. Pixel-ak lupa erabiliz soilik ikus daitezke.
15”-ko
monitoreetan 800x600 eta 1024x768 dira bereizmen egokienak.
12.- Zein da gehien erabiltzen
den pantailaren neurria?
Neurri
erabilienak 14”,
15”, 17”, 19” eta 21”-koak dira.
13.- Aipatu 2 inprimagailu-mota.
·
Laser bidezko inprimagailuak
·
Tinta bidezko inprimagailuak
SARRERA-IRTEERAKO GAILUAK (3 minutu)
14.- Zer dira sarrera-irteerako
gailuak? Aipatu 2.
Informazioa
sartzeko zein ateratzeko balio dutenak dira:
·
Ukipen pantaila
·
Modema
15.- Zer da modemaren ezaugarririk
garrantzitsuena eta zein da neurtzeko erabiltzen den unitatea?
Modem-ari
esker telefonoek erabiltzen dituzten linea berberak berdinak erabiliz
ordenagailuek informazioa truka dezakete haien artean.
Modem-aren
ezaugarririk garrantzitsuena abiadura da eta hau neurtzeko bps erabiltzen
da.
BILTEGIRAGAILUAK (9 minutu)
16.- Zer dira biltegiragailuak?
Aipatu 3.
Informazioa
gordetzeko erabiltzen dira.
·
Disko gogorra
·
Disketea
·
CD-ROMa.
17.- Zelan gordetzen da informazioa disko
gogorrean?
Informazioa
gordetzeko plateren azalean hainbat pista daude zentrokideak direnak. Pista
hauetan gordetzen da informazioa.
18. Zenbat balore eduki ditzake bit
batek?
Bit batek bi
balore eduki ditzake, 0 eta 1.
19.- Zer da byte-a? Zer irudikatzen du?
Byte bat 8
BITez osatutako multzoa da. Letra, zenbaki eta sinboloak irudikatzen ditu.
20.- Diskete batean zenbat MB sar ditzakegu?
Diskete batean
1,44 MB sar ditzakegu
21.- Zelan gordetzen da informazioa
CD-ROMean?
CD-ROMean
informazioa pitzadura-multzoak osatuz egiten da. Laser-igorgailu batek izpi bat
bidaltzen du diskoaren azalaren kontra. Izpi hau era batean isladatzen da
pitzadura dagoenean eta beste era batean pitzadurarik ez dagoenean. Pitzadura
dagoenean 0a daukagu eta ez dagoenean 1a.
22.- Imajina ezazu 500 diskete
dauzkazula infomazioaz beteta. 500 disketeko
informazio osoa gorde liteke CD-ROM bakarrean? Zergatik?
Ez. Diskete
bakoitzean 1,44 MB sartzen badira, 500 disketetan guztira 720 MB izango ditugu
eta CD-ROM batean 650 MB baino ez dira sartzen.
BESTELAKO GAILUAK (16
minutu)
23.- Zer da unitate zentrala?
Unitate
zentrala informazio prozesatzen den lekua da. Aipatutako informazioa sarrerako
gailuetatik iristen zaio unitate zentralari, beronek emaitzak sortu eta
bidaltzeko irteerako gailuetara.
24.- Zertarako da elikatze-iturria?
Elikatze-iturria
ordenagailua korronte elektrikoarekin konektatzeko erabiltzen den osagaia da.
Horrela, ordenagailuari heltzen zaizkion 220V tentsio txikiago bihurtzen dira (
12 V, 5 V, 2 V, etab), horiek baitira unitate zentraleko osagaiek behar
dituzten tentsioak.
25.- Zer da oinarrizko plaka?
Oinarrizko
plaka unitate zentralaren barruan aurki daitekeen osagairik handiena da. Bere
bete beharra gainerako osagaiak konektatu eta lotzea da haien informazioa
trukatu ahal izateko.
26.- Zer da prozesadorea?
Prozesadorea
ordenagailuaren benetako burmuina da. Berak egin eta kontrolatzen ditu
ordenagailuan egiten diren eragiketa guztiak.
27.- Zein izan zen lehenengo
prozesadorea eta zein bere abiadura?. Zein da gaur egungo prozesadoreen
abiadura?
Lehengo
prozesadorea Intel enpresak egin zuen 1978. urtean. Bere abiadura 4,77-12 MHz
(MegaHertzio) bitartekoa zen.
Gaur egungo
prozesadoreen abiadura 3.0 GHzkoa da.
28.- Zer da RAM memoria?
Programa bat
abiatzen dugunean programa hori RAM memorian kopiatzen da programa horrek
erabiltzen dituen datuekin batera. Programak eta datuak RAM memoriatik
irakurtzen ditu prozesagailuak. RAM memoria hegazkorra da, hau da, ordenagailua
itzaltzen dugunean memorian dagoena ezabatu egiten da.
29.- Zer da txartel grafikoa?
Txartel
grafikoak ordenagailuan irudiak ikusteko beharrezkoak diren eragiketak egiten
laguntzen dio prozesadoreari.
30.- Zer da soinu-txartela?
Soinu txartela
ordenagailuan soinua sortzeko beharrezkoak diren eragiketak egiten laguntzen
dio prozesadoreari.
ORDENAGAILU TIPIKOA (minutu
1)
31.- Zein da gaur egungo
ordenagailu arrunt baten konfigurazio tipikoa? Edo, beste era batera
esanda, ordenagailua erostekotan zer eskatuko zenioke ordenagailu-saltzaileari?
·
Teklatua, sagua, bozgorailuak eta mikrofonoa.
·
17”-tako TFT pantalla.
·
Tinta-txorrozko inprimagailua.
·
Modem-a ADSL linea erabiltzeko.
·
Diskete-unitatea.
·
CD/DVD grabagailua.
·
160 GB-ko disko gogorra.
·
Intel pentium D (3,0 GHz) edo Core 2 Duo (2,0 GHz)
edo AMD Athlon 64 X2 (2,0 GHz) prozesadorea.
·
1 GB-eko RAM memoria.
·
256 MB-ko txartel grafikoa.
·
Soinu-txartela.
·
Microsoft Windows XP, Microsoft Windows Vista edo
GNU/Linux sistema eragilea.
0 comentarios:
Publicar un comentario